CONTACT |   PRENTSA | LANBIDE-ERABILERA | BERRIAK
PHONES | GPRS | PRIBATUTASUN-ADIERAZPENA | TERMINOAK ETA BALDINTZAK | TERMS OF DELIVERY | ABOUT US
© 2008 Nav4All B.V. All rights reserved. | www.nav4all.com

PRENTSA
Prentsa-adierazpena

Atera berria den nabigazio-sistemak betikoak desafiatzen ditu.
Oraingoz, erabat doan...

Nabigazio-tekniken merkatua etengabe ari da aldatzen. Hasteko barruko nabigazio-sistema garestiak iritsi ziren, ondoren TomTom sistema holandarra merkaturatu zen askoz ekonomikoa nahiz bideragarria zen gailu batekin.
TomTom epe oso laburrean gailendu zen inbertitzaile ugarirekin. Merkaturatze honen ondoren, konpainiaren balioak ikaragarri egin zuen gora.
Eta orain, burtsan kotizatzen duen TomTom ez ezik, nabigazio-sistemetako beste hornitzaile guztiak ere, hobea, ekonomikoagoa eta oraingoz, erabat doan den nabigazio-sistema batekin txundituta geratu dira: Nav4All-ek.

Telefono mugikor bidezko nabigatzea.

Nav4All-en orain arteko estrategia sinpleena da: ez du hardwarerik behar, nahikoa dira telefono mugikorra eta GPS hartzailea.
Guztiz sistema sinplea da. Erabiltzaileak telefono mugikorraren bitartez helmuga bat hautatzen du. Jarraian, mugikorra ordenagailu nagusiarekin konektatzen da zeinek segundo batzuen buruan ibilbidea sortzen baitu eta telefonoari itzultzen dio. Erabiltzailea lasaitu daiteke.
Nabigatzaile moderno honek behar duen bakarra pisurik gabeko telefono mugikorra eta GPS hartzailea dira, guztira 150 gramo baino gehiago.

Gainerako gauzetarako, sistema berria erabat sinplea da: ibilbidea ez da xehetasunez beteriko mapen bitartez adierazten: gezi soil batek aurrerantz, eskuinera biratzeko eta karril anitz ituen bideen aurre-sailkapena (sistema gehienetan ez dagoena) adierazten ditu. Zirkuluerdiak erabiltzailea biribilgune bat pasatzen ari dela eta zuzen jarraitzen duela esan nahi du.
Jarraibideak oso sinpleak dira, gidariak arreta gal ez dezan. Jarraibideak zenbat eta erraza eta argiagoak izan, are hobeto. Are gehiago, erabiltzaileak hautatu beharreko bideari buruz izan dezakeen edonolako zalantza, bat-batean desagertzen dira jarraibideak erabat errazak eta argiak baitira.
Horregatik, beharrezkoa ez den informaziorik ez da ematen. 30 kilometrotara irteera bat baldin badago, sistemak ez du adieraziko, aitzitik zuzen jarraitzeko esango dio...
Pantailara begiratu nahi ez baduzu eta instrukzioak ahozkoak izatea nahiago baduzu, Nav4All-ek 55 hizkuntza eta 100 baino ahots gehiago eskaintzen ditu.
Hemen ere taktika bera aplikatu da. Beharrezkoa ez den informazio guztia alde batera utzi da, sistemak garrantzitsua dena baino ez du azaltzen. Erabateko sinpletasuna.

Kosturik gabe, mugarik gabe?

Nabigatzeko sistema ezagunenek hardware nahiko garestiarekin dute lotura, bide-zerbitzuetarako urteko harpidetzak garesti samarrak diren bitartean. Gainera, erabiltzaileak normalean akzio-eremu mugatua izaten du.
Ezarritakoari eginiko nabigazio-sistemei dagokion erronka berri honek ez du traba hauekin kontatzen, pertsona gehienek telefono mugikorra baitaukate. GPS hartzaileak gailu abantailatsu eta lortzen errazak dira, eta harpidetza-kuotak oraingoz eta 01-01-2010 arte ez dira aplikatuko.
Data horren ondoren harpidetza hileko 0,50 dolar eta dolar gutxi batzuen artekoa izatea espero da ia mundu osoa hartuko duen nabigazio-estaldura baterako. Beste aukeretako bat doako izen-ematea da.

Aurreko sistemak eguneratzea.

TomTom, Wayfinder, Route 66, Activepilot, Co-pilot eta bestelakoen erabiltzaileek nabigazio-hornitzaile berri honek eskaintzen dituen aukerak goza ditzakete. Beste hainbat hornitzaileen hardwarea GPS Bluetooth hartzaile bezala erabil daiteke sistema berrirako. Nav4All softwarea erabiltzean, "aurreko" sistemetako erabiltzaileek doako eguneratzeak eskuratzeaz gainera, ia mundu osoa hartzen duen akzio-eremua lortuko dute.

Ez da dendetan saltzen.

Nav4All ez da dendetan saltzen, doakoa baita?
Nabigazio-sistema berri hau doan deskargatu daiteke Internetetik ala beste erabiltzaile batek bidalitako SMS mezu baten bitartez.
Erabiltzaile hauei trukean eskatzen zaien bakarra erregistratzea da; ondoren, telefono mugikorra da berriz ere garrantzitsuena.

Misterioa.

Nav4All ekimen holandarra da. Ez da kasualitatea, aurrenetariko herri marinela, holandarra, etengabeko aldaketan zegoen bidean baitzihoan. Holandarrek nabigazioaren artea garatu zuten eta inork lehenago ez bezala perfekzionatzen jakin zuten.
Beraz, ez da kasualitate hutsa nabigazio-sistema guztien oinarri den mundu osoko kartografia-informazioa eskaintzen duten bi konpainiek sustraiak Holandan izatea: TeleAtlas eta NAVTEQ, azken hau Philips konpainia holandarrak sortua.
Nav4All-ek NAVTEQ-eko mapa-teknologia erabiltzen du.